XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Transizio demografikoa: teoriatik esperientziaraJacques Véron
Adolphe Landry frantsesak kaleratu zuen
Hauxe esan nahi du hitz gutxitan: aurrerapen ekonomikoak (edo garapenak) biztanle-kopuru bateko hilkortasunaren eta natalitatearen arteko hasierako oreka apurtu egiten du, baina oreka hori automatikoki etorri ohi da berriro bere onera barne mekanismo batzuen eraginez.
Higiene eta medikuntzak egin zituen aurrerakada miresgarriak baino lehen, gaur egun industrialduak diren herrialdeetako gizarteek jaiotza eta heriotz indize jasoak zituzten, eta ondorioz hazkunde demografiko txikia.
Aurrerapenek puskatu egin zuten
Biztanleriak, orduan, hazkunde demografiko handi bat jasango du (asko jaio eta gutxi hil).
Gero populazioak
Esan daiteke heriotzak gehitzeak jaiotzak ugarituarazi egiten dituela, baina berandu antzean.
Transizio demografikoaren ereduaren logika zehaztu egin behar da.
Txertaketa-kanpainek edo hijienea hobetzeak kanpo xok baten eragina dute gizatalde jakin batean.
Berehalako erreakzioa du heriokortasunak xok horren aurrean -aurrerapen batzuek eragin erabakiorra dute oinarrizko osakin baten gain: umeen heriokortasunean.
Gizartea, ordea jarria zegoen ume askoren heriotzera ordainetan ernalketak ugarituz.
Horrela, ume asko ekartzen ziren, bizitzako lehen urteetan haur asko hiltzen zelako.
Jaiotze-tasa ez da aldatzen (tarteko orekaldia) harik eta hilkortasuna aldatu dela argi ikusten ez den bitartean.
Populazioak poliki-poliki atzematen ditu aldaketa hauek, eta ume gutxiago ekartzen hasten da.
Aldi berean, hasiera batean rurala zen jendea, hiritar bilakatuko da mantso-mantso.
Umearen egoera, egitekoa eta balioa ez da lehengoa bera (lanari dagokionean).
Transizio demografikoaren eredua gaur garatuak diren herrialdeek historian zehar jasandako aldaketen behaketan oinarritua dago; herrialde horietan, izan ere, jaiotzak hilkortasuna jeitsi arau eta instrukzioa aurreratu eta hiritartasun eta industrializazioarekin batera etorri baitzen...
Aldaketa horiek elkarrekin lotuta al daude eta zein eratan?
Esan daiteke badirela oreka demografikoa bere onera ekartzen duten mekanismoak?
Gauzak bere onera berekasa etortzen badira, alferrikakoa da aldi bateko desorekaz kezkatzea eta ez du merezi Hirugarren Munduko lurralde askotan gertatzen den hazkunde demografiko azkarragatik larritzeak.
Kenya edo Bangladesheko hazkunde-tasa jasoak doiketa aro horri legozkieke.
Baina gauzak berez etor al daitezke beren onera aldi bateko desoreka oso larria denean?
Biztanleriaren hazkunde azkarregiak hezkuntz eta lan-arazoak dakartza berekin batipat.
Horrelakoetan, egokipen-mekanismoak jokoan jartzeko behar den testuinguru soziokulturala aldatzen ez den heinean, jaiotze-tasa ez jaisteko arriskua dago.
Teoria hori atzipetu ezina ez dela aitortzeak eskuhartzea beharrezkoa izan daitekeela aitortzea esan nahi du, politika demografikoen esparruan esaterako, eta hazkundea mugatzeko programak antolatu behar direla.
Eztabaida, era horretan, zientziaren alorretik politikarenera igarotzen da eta jaiotze-tasa jasoek dirauteneko egoerak azpimarratzen dira eskuhartzearen aldeko arrazoi gisa.